“Lehen Mundu Bira”
Tribial APP
Lehen mundu birari buruzko galdera-erantzunen jolas didaktikoa euskarri desberdinentzako, hala nola smartphone, tableta…

¡Lagundu Elkano zure jakinduriarekin!
Smartphone edo tabletarentzako aplikazioa lehen mundu birari eta zerikusia duten gaiei buruz. Aplikazioa Google Play eta Apple Storetik deskargatu daiteke eta publiko familiarrean pentsatuz diseinatua dago.
Galdera-erantzunen jokoa. Helburua, modu egokian ahalik eta erantzun gehien ematea da ahalik eta puntuaziorik handiena lortzeko. Galderak 4 kategorietan banatzen dira: Bidaia, Kulturak, Kontinenteak eta Itsasoak.
Bidaia izeneko kategorian, Elkano eta Magallanesen lehen mundu birari buruzko galderak agertuko dira, eta beste hiru kategorietan, galdera orokorragoak. Galdera bakoitzak 3 erantzun posible eskainiko ditu, baina laguntza gisa, hiru komodin izango ditu jokalariak galdetegi guztian zehar.
Munduari bira eman Alegiazko Errealitatearekin!
Punta puntako teknologiadun baliabide bat helburu didaktikoarekin: birtualki bidaiatzea filmarentzako diseinatutako hainbat eszenatokietara eta balentria historiko honi buruzko datu azpimarragarrienak ezagutzea.

Bidaiatu birtualki Nao Victorian eta 5 kontinenteetan zehar!
Betaurreko birtualak janzten dituena Victoria itsasontzian sartu ahal izango da barruko kamaroteak eta sotoak bisitatzeko. XVI. mendeko Sevillako portuko moiletan zehar ibili ahal izango da ere, eta baita Brasilgo herri indígena batean, Cebuko uhartean, Mactango herri arerioan, Tidorreko jauregian eta Cabo Verden ere bai.
Eszenatoki bakoitzean seinalatutako ikurren bidez, bidaiari birtualak bertako informazio-txostena aktibatu nahi duen ala ez erabaki ahal izango du. Aktibatu ezkero, fitxek Victoria itsasontziaren eraikuntzaren ezaugarriak, Magallanes hil zen guduaren gorabeherak edo bidaiaren azken etapan, espedizioak Cabo Verden izan zituen arazo larriei buruzko datuak eskainiko dizkiote bidaiari birtualari.
Proiektu hau Tecnaliarekin batera garatu da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko I + G departamentuaren laguntzarekin.