Dokumentala:

"El viaje más largo"

Bi aro desberdin, abentura berbera. Ezezagunera bidaiatu giza ezagutzaren mugak zabaltzeko sena asetzeko.

Elcano and Magellan videojuego

Abentura berdina osatzen duten bi bidaia:
XVI. mendeko lehen mundu bira eta 2033an Martera abiatuko den lehen misio tripulatua

Ideia horretatik abiatuz, Sevillako La Claqueta ekoiztetxea eta Dibulitoon Studio elkarrekin ekoizten ari dira documental bat abentura berdina osatzen duten bi bidaien inguruan: XVI. mendeko lehen mundo bira eta 2033an Marte planetara burutuko den lehen misio tripulatua. 500 urte igaro dira planetaren lehen zirkunnabigaziotik eta 15 urte baino gutxiago barru, gizakiak berriz ere egingo dio aurre bidaia luzeenari, gaur egun gizakiarentzat muga berria den horri. Gizon eta emakumez osatutako talde batek, 3 urte baino gehiago iraungo duen ezezagunerako bidaia bat egingo du, gizateriaren zein teknologiaren ikuspuntutik egundoko desafioa. Askorentzat Martera bidaia inoiz amestutako bidaia luzeena eta epikoena izango da. Baina, hala da benetan?

XVI. mendeko espedizioaren sekuentziak animazio formatuan aurkezten dira dokumentalean. Dibulitoon Studio-k animaziozko eduki hori guztia sortu eta ekoizten du.

“El viaje mas largo” dokumentalak ikusle helduak ditu jomuga, historiaren alderdi abenturazaletik haratago, jakin-mina duen publikoa. Zine aretoetan eta zinema dokumentalaren zirkuitu espezializatuetan proiektatuko da.

Dokumentalak bere eskaintza didaktiko propioa izango du. Eskaera egiten duten ikastetxe zein kultur-etxeek, dokumentalari buruz jardungo duten adituen partaidetzarekin bat egin ahal izango dute dokumentalean landutako gertaera historikoen inguruko elkarrizketa sustatzeko ikusleekin batera.